Durangoko Gorka Pagonabarraga nagusi Osinalde Sarian
Gabiriako elizan jokatu zen sariketaren finala, 49.edizioa izan zen aurtengoa. Durangoko Gorka Pagonabarraga nagusi izan zen. Ane Zuazubiskar izan zen entzuleen bertsolari gustukoena eta Urko Arregik eraman zuen bertso onenaren saria.
![Gorka Pagonabarraga](https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2021/04/Gorka-Pagonabarraga-700x450.jpeg)
Gorka Pagonabarraga. Bertsozale.eus
Sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan oholtzan: Aroa Arrizubieta, Urko Arregi, Ane Zuazubiskar, Ibai Amillategi, Unai Izagirre eta Gorka Pagonabarraga. Aztiri, Osinberde eta Argi-Berri sariketetatik sailkatuak izan ziren hauek ohi bezala.
«Gorka Pagonabarraga Xabat Illarregiren ordez sartu zen finalean eta gauzak horrela, ordezkoak irabazi zuen saria», adierazi dute.