Ostirala,
2024ko Azaroak01

MugaKultura

loader-image
Durango
7:36 am,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Durangoko Bartolome Ertzillako hainbat ikaslek sari ezberdinak irabazi dituzte Andoaingo Piano Jaialdian

 

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako eta Kontserbatorioko sei piano-ikasle saritu dituzte Andoaingo Udalak eta ‘Deiadar Piano Jaialdia’ elkarteak urtero antolatzen duten Piano Jaialdian. Jaialdia, beste batzuetan bezala, Andoaingo Bastero Kulturgunean egin zen otsailaren 27an eta 28an.

Piano Andoain

Jaialdi honek 16. edizioa bete du aurten, eta ospe handia lortu du Euskal Herriko piano komunitatearen artean. Azaldu behar da aurten, pandemia gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko txoko guztietako 270 ikasle baino gehiago aurkeztu direla.

Jaialdia hiru kategoriatan banatzen da, parte hartzaileen adinaren arabera, eta hiru sari mota ematen ditu: urrezko, zilarrezko eta brontzezko sariak, aditu epaimahai batek egiten duen balorazioaren arabera.

18 urtetik beherako edozein piano-jotzaileri irekita dago jaialdia, eta aparteko aukera da espezialitate horretako ikasleek beren ikastetxeetatik irten, beste jatorri batzuetako piano-jotzaileak ezagutu eta, aldi berean, bakarka egiten duten lana jendaurrean erakusteko.

Hirugarren aldia da Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioak bere ikasleak jaialdi horretara aurkezten dituena, eta esan behar da lortutako emaitza oso ona izan dela.

Mikel Nuñez eta Maria Azurmendi irakasleen ikasleak dira urrezko, zilarrezko eta brontzezko sariak jaso dituztenak. Oier Callejo, Jone Berrizbeitia, Kelmene Abaitua, Lide Salaberria, Eider Urigoitia eta Aiala Irurtia piano-jole gazteek jaso dute saria.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu