Ainhoa Urien idazle abadiñarrak ostiralean aurkeztuko du bere liburua Errota Kultur Etxean
Ainhoa Urien Telletxe (Abadiño, 1995) idazleak ostiral honetan aurkeztuko du bere liburua Errota Kultur Etxean, Poesia, zaurien ukendu. Xabier leteren arrastoan.
Aurkezpen musikatua izango da, Nerea Iglesias Lili piano-jotzaileak lagunduta. Saioa 19:00etan hasiko da. Ekitaldian parte hartzeko, aurretik gonbidapena jaso behar da Errotan edo Udal Mediatekan.