FILM LABURRAK | Zapinik behar ez duen lehiaketa
Izaskun Ellakuriaga
Zapaburu konpartsak bigarrenez antolatuko du apirilaren 11-12an Zaping’ Film Labur Lehiaketa. Jendea batu, elkar ezagutu, sortzeko gaitasuna bultzatu eta gazteek beste aisialdi eredu bat posible dutela erakutsi nahi dute ekimen honekin.
Parte hartzeko baldintza bi baino ez dira bete behar: 8 minutu baino gutxiagoko lana aurkeztea eta lana originala izatea. Lehen eguneko (apirilaren 11ean) eguerdia lanerako gaia jakinaraziko da eta egun osoa dute partehartzaileek film laburra egiteko. Aurkezten diren lanak apirilaren 12an erakutsiko dira. Plateruena Kafe Antzokia izango dira emanaldiak.
Iazko parte hartzea izatea nahiko lukete Zapaburu konpartsakoek, 10 talderen lanak aurkeztu ziren. Horietan irabazle Amaia Zaitegi, Pello Baños, Jon Aramendi eta Eloi Landia izan ziren.
| SARIAK | Sariak egon badaude, nahiz eta oraindik zehaztu barik izan. Tartean afari txartelak edota kontzerturako sarrerak izango direla aurreratu dute, baina. Hala ere, elkar ezagutu eta Durangon irabazi asmo barik aisialdi autogestionatu baten alde egiteak mugituko ditu gehien.
Iazko lehiaketako lanak ikusteko eta aurtengoa sarean jarraitzeko, Facebook orria egokitu dute: https://www.facebook.com/zapfilmlabur
Etiquetas: Durango, Zapaburu