Asteartea,
2025ko Otsailak04

MugaKultura

loader-image
Durango
5:41 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Gure aitita-amamen eskolei buruzko erakusketa zabalik dago Berrizko Kultur Etxean

“Hezkuntza eta Ondarea” izenburupean Ondarearen Europako Jardunaldietan Berrizen lehengo eskola zaharren erakusketa atondu du Gerediaga Elkarteak. 

Sin título-1

Sei paneletan, auzo eskoletatik Estatuak kudeatzen zituen ikastetxeetara –“Eskola Nazionaletara”-,  hezkuntza arloan izan zen bilakaera ezagutzeko aukera dago. Panelez aparte, hiru bitrinatan, garai bateko liburu, koaderno, kartila eta bestelako materiala dago erakusgai.

Erakusketarako materiala honako hauek utzi dute: Alicia Arrona, Jon Irazabal, Esther Garcia, Rikardo Ajuria, Iñaki Aldekoa-Otalora, Txelu Angoitia, Eduardo Briñas, Bego Garcia, Valentin Mugarza, Jesus San Vicente, Jose Antonio Azkorbebeitia, Durangoko Museoa eta EHU-UPV.

cof

Erakusketa azaroaren 1era arte zabalik egongo da, Berrizko Kultur Etxearen ordutegian. Eta erakusketaren osagarri, urriaren 25ean, 12:00etan, solasaldi berezia izango da. Xabier Amurizak eta Fermin Barcelok eskola garaikoak gogoratuko dituzte. Kultur Etxera gerturatzen denak ere solasaldian parte hartzeko aukera izango du. Ordubeteko iraupena aurreikusten da.

Solasaldira begira, aforoa kontrolatu ahal izateko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: ejardunaldiak@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 673005981 telefono zenbakira deituta

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu