Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:03 am,
temperature icon 8°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 24 Km/h

Mugalarik sei urte bete ditu gaur kazetaritzan, %100 independiente izanda

MUGALARI.INFO egunkari digitalak 6 urteko ibilbidea bete du gaur, hiru zutabe nagusi dituela: Kultura, Turismoa eta Historia. Atzo izan zela dirudi, eta aldi berean, bizitza osoan gaudela iruditzen zaigu. 2014ko irailaren 1etik egitasmo honetan gaudenok gauza bat argi daukagu: guztiz independienteak garela, alderdiekiko lotura gabe. Baina, apolitikoak ez gara.

MUGALARI PORTADA

Diseinua: Niko Vázquez.

Lehenengo egunetik zure ondoan honakook jarraitzen dugu: Ainhoa Martin, Iban Gorriti, Izaskun Ellakuriaga, Kepa Aginako eta Niko Vázquez.

Sei urte eta gero, egiaztatutako informazioaeskaintzen jarraitzen dugu daukagun audientzia zabalari. Gainera, oso baliotsua den zure denbora librean entretenitzen ahalegintzen gara. Saiatzen gara, izaera propioa duten erreportaia eta atalekin zu harritzen.

CRESTERIO MUGALARI

Durangaldeko mendiak. Iban Gorriti

Gaur egun, Kultura, Turismo eta Historia gaietan erreferentzia gara Durangaldean. Gainera, Iritzien atalean ideia guztiak askatasunez adierazi daitezke, gaia edozein izanda.

MUGALARI.INFO posible izan da urte guzti hauetan 400 bat laguni esker, modu altruistan euren alea jarri dutelako. Jasangarria den komunikabidea da gainera, ez dugu zaborrik sortzen.

Eta goizero argitaratzen jarraitzen badugu, enpresa pribatuek eta publikoek kontratatzen duten publizitateari esker da. Horiei ere, eskerrik asko.

Eta zuei ere bai. MUGALARI.INFO webgunearekin bat egiten duzuenoi. Egunkariari esker ezagutu zaituztegunori. Irakurtzen gaituzuenoi. Onena ematen saiatzen gara, argazkigintzan, diseinuan, kazetaritzan eta arlo komertzialean ikasketak dituen lan taldeari esker. Eta hori guztia harro: independentzia politikotik.

· info@mugakultura.eus

VACAS SAN JUAN MOMOITIO GARAI Stan Wise

Garai. Iban Gorriti

Mugalarik sei urte bete ditu gaur kazetaritzan, %100 independiente izanda

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu