Sorkuntza erdigunera
Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
Abuztu ero eta bero honen igande eguerdi batean gauza ugari egiteko aukerak izan daitezke, zorionez Durangoko udalak beste ugari gehittu ditu aukera horietara-.
Emandako aukera bat aprobetxatuz hurbildu giñen Tabirara. Arbolek ematen duten gerizpean bertso saio eder batez disfrutatu asmoz.
Hiru bertsolari kantuan: Erika Lagoma, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi, gaijaitzarle baten esanetara, Ainhoa Urien. Gerizpe hartan ipinitako (ia)aulki denak beteta. Bertso gosez edo ez etorritako entzuleek beteak. Ez dira errezak garai hauek kultura arloan lan egiten dutenentzat, aurrez programaturiko saio asko suspendituak, atzeratuak… Berriak antolatzeko beldurrak, ezinegonak… baina badaude oasi txiki batzuk basamortuan.
Agurrekin argi utzi zuten hasieratik kantatzeko gogotsu etorri zirela, argi baita ere heurena esatera etorri zirela, azken puntu hau adibide:
“Erdigunera itzul ditzagun
Plazera eta sorkuntza”.
Ez naiz ni bertan entzundako bertsoak epaitzen hasiko ez eta bertan kantatuak hemen idazten saiatuko ere, bertsoak zerbait badu momentuan sortzen dela da momentuan bukatzeko (bai orain grabatu eere egiten dira baina beno…).
Ordu bete pasa aritu ziren gaijartzaileak agindutako gaieri buruz kantuan, orain kotxe bat segika. Anbotoko Marik emondako botereen jabedun hurrengo, konfinamenduan etxeko lanetan izandako gorabeherak… Gustora egon giñen bertsoak entzuten eta are gustorago bukatu genuen ikusita oraindik, pandemiak pandemia eta beldurrak beldur, aukera ugari dagoela segurtasun neurri guztiak bermatuz kultur ekitaldi asko antolatzeko.
Horrekin geratzen naiz ni oraingoan eta azken agurrean esan zuten bezela:
“Kulturak kalea behar du
eta kaleak kultura”.