Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
5:59 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 77 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

Ikus-entzunezko lana sarituko du ‘III. Sormen Beka DA!’ deialdiak

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak hirugarren urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten Sormen Beka Da. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

Sin título-1

Gaurko aurkezpena. Iban Gorriti

Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina, deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat.

2020an, Ikus-Entzutekoa izango da oinarri, edozein generotakoa (aurreko bi urteetan literatura eta musika izan ziren).

Norentzat:

Sortzaile berrientzat (zirkuitu komertzialetean lanik aurretik zabaldu barik izatea, edota ikus-entzunezko jaialdiren baten bere lanen bat sarituta ez izatea)
18 urtetik gora

Banaka zein taldeka

Bekaren zenbatekoa:

15.000 euro

Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea:

2020ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus

Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus webgunean):

· Eskaera formularioa

· Sortzailearan kurriculuma eta portfolioa

· Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)

· Landu nahi den ikus-entzunezkoaren gidoia, eskaleta edo storyboard-a

· Ikus-entzunezkoaren ekoizpen plana

c16b6322-9fdf-436b-9441-68f31f3cd2f6

Zugazan egin da.

Balorazio irizpideak:

· Proiektuaren kalitatea

· Gaitasun berritzailea eta originaltasuna

· Proiektuaren hedatze ahalmena

· Aurrez aurreko proiektuaren denfentsa

Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 55. Durangoko Azokan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 56. Durangoko Azokan (2021an) erakutsiko du emaitza.

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan:

https://www.durangokoazoka.eus/da55/eu/sormen-beka/  

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu