Igandea,
2025ko Otsailak02

MugaKultura

loader-image
Durango
1:01 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Elorrioko ‘Musikaire 2020’, ohiko estiloei eutsita, baina berrikuntzekin

 

K

Uztailean hasiko da aurtengo Musikaireren edizioa, baina, beste urte batzuetan ez bezala, abuztura arte luzatuko da aurten.

musikaireploter

Gaur aurkeztu da egitaraua Elorrion.

Izan ere, bizi dugun alarma egoerak eta hartu beharreko segurtasun neurriek bultzatuta, hainbat aldaketa egin behar izan dira. Alde batetik aurrekontua baldintza berrietara egokitu behar izan da, eta, bestetik, lekua ere bai, orain arte erabili izan diren jauregi eta lorategi pribatuak, aurten ezin izango direlako erabili.

Etxekoekin ohiko ildoari jarraituz

Aurtengo programazioa “etxekoekin” osatu dute Musikaireren antolatzaileek; bertako talde eta abeslariak ekarriko dituzte, baina ohiko aukera-eskaintzari eutsi diote: jazz, pop, rock…

Uztail eta abuztuan

Aurten uztail eta abuztura luzatu dute programazioa, eta asteburu oro, ostiral, larunbat eta igandeetan izango da emankizunen bat. Igandeetan, bereziki haurrentzako emanaldiak izango dira, udako ezohiko eskaintzari beste aukera batzuk gehitzeko.

diabolo 1

Diabolo Kiwi.

Bi agertoki

Emanaldiak bi agertokitan izango dira: uztaileko emanaldian San Roke inguruko landan (hilerriaren ondoan) izango dira; han, estali gabeko agertoki bat ipiniko da, eta eguraldi txarra egiten duenerako eskola aurreko aparkalekuan beste agertoki bat egongo da prest, baina estalia. Biak egongo dira prest, eta eguraldiaren arabera aukeratuko da batean zein bestean egin.

Abuztuko emanaldiak, berriz, Aldatsekuan izango dira. Formatu txikikoak izango dira eta zehatzagoak, esaterako, bertan izango dira Musikairen ezohikoa den bertso saioa eta gazteei begira antolatu diren emanaldiak ere: Rodeo, rock talde zestoarra; Lamiak, Donostiako hard rockeko hirukotea; Bulego, Azkoitiko pop taldea; Diabolo kiwi, Donibane Garaziko funk taldea eta Raitx, abeslari donostiarra.

Segurtasun neurriak

Segurtasun neurri eta gomendioen arabera, pertsonen artean 2 metroko tartea utzita, 250 lagun elkartu ahal izango dira ekitaldi hauetan, eta, oraingoz behintzat, ez da beste inolako baldintzarik kontuan hartu behar izango.

Musikaire20

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu