39 lan aurkeztu dira etxetik bialdutako Abadiñoko euskerazko ipuin lehiaketara
Euskeraz idatzitako 39 ipuin aurkeztu dira Abadiñoko Udalak alarma egoeran antolatu daben ipuin lehiaketara, Mikel Garaizabal Euskara zinegotzi eta alkateak gaur jakinarazi dabenez.
Udalak urtero antolatzen daben euskerazko ipuin lehiaketak parte-hartzaile gutxiago izan ditu aurten, itxialdia dala eta. Hori gorabehera, baina, alkatea pozik agertu da bai partaideen kopuruagaitik, «egoera normala izan ez dan arren”, bai lanen kalidadeagaitik.
Kategoriaka, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. sailean hamazazpi ipuin aurkeztu dira, eta irabazle suertatu dira: Olatz Alberdi Basañez, Martin Alzaga Askargorta eta Ane Jainaga Gutierrez. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. sailean hamar lan aurkeztu dira, eta garaile izan dira: Goiatz Gaztelurrutia Simon, Aner Abaitua Caballero eta Maddi Ajuria.
Sariak
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. sailean ipuin bakarra aurkeztu da, Amaiur Urizar Gutierrezek egina, eta berari emon jako lehen saria, «hartutako konpromisoagaitik eta egindako ahaleginagaitik, besteak beste”, epaileen hitzetan. Azkenik, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. sailean hamaika lan jaso dira eta irabazle gertatu dira: Sara Zaouia Rifi El Haddadi, Haitz Gaztelurrutia Simon eta Leire Flores Salazar.
Irabazleek 20€tik 70€ra bitarteko sariak jasoko dabez, postu eta sailen arabera.
Udalak oraindik ez daki noiz egingo dan sari-banaketa ekitaldia, baina bai osasun baldintzak hobetzen direnean egingo dala eta behar diren segurtasun neurriak hartuta. Ipuin leihaketa honen iazko ediziora 190 lan aurkeztu ziren, gehienak ikastetxeetan idatziak.