Erramun Osa Garaiko alkateak euskara biziberritzeko prozesuari buruzko mintegi baten parte hartuko du
Euskara biziberritzeko prozesuak aurrera jarraitzen du gizartearen hainbat esparrutan, eta etorkizunera begira ditugun erronkak askotarikoak eta handiak dira. Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolaturiko mintegi honen bidez hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo gune bat eskaini nahi da, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz.
Kasu honetan, etorkizuneko euskal gizartea zer nolakoa izango den ezagutu nahi dugu hainbat ikuspegitatik begiratuta, eta etorkizuneko euskal gizarte horretan euskararen erabilera eremu berriak identifikatu nahi dira, euskararen biziberritze prozesuan kontuan har daitezen.
Egitaraua
08:45-09:15 Harrera eta kafea.
09:15-09:25 Jardunaldiaren hasiera-ekitaldia:
Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren lehendakaria.
Andres Urrutia, euskaltzainburua.
09:25-10:05 Iñaki Iurrebaso, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
Euskararen egoera soziala: azken hamarkadetako bilakaera datu demolinguistikoen argitan eta hainbat gako etorkizunari begira.
Aurkezlea Jon Aizpurua, euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea.
Hitzaldia (35’) eta elkarrizketarako tartea (5’)
10:05-10:45 Gorka Espiau, Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendaria.
Euskara erabiltzeko eremu berriak gizarte berrikuntzan.
Aurkezlea Gotzon Lobera, euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea.
Hitzaldia (35’) eta elkarrizketarako tartea (5’)
10:45-11:25 Ibon Zugasti, Prospektikerreko zuzendaria.
Jokaera globaletatik tokian tokiko agertokietara.
Aurkezlea Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko teknikaria.
Hitzaldia (35’) eta elkarrizketarako tartea (5’)
11:25-11:45 Atsedena eta kafea.
11:45-12:25 Xabier Barandiaran, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko estrategia arduraduna.
Hizkuntza etorkizuneko euskal herrigintzaren erdigunean.
Aurkezlea Erramun Osa, euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiko idazkariordea.
Hitzaldia (35’) eta elkarrizketarako tartea (5’)
12:25-13:05 Arantza del Pozo, Vicomtech Ahots eta Hizkuntza Teknologien Saileko zuzendaria.
Etorkizuneko interakzio-interfazeak.
Aurkezlea Iñaki Martinez de Luna, euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea.
Hitzaldia (35’) eta elkarrizketarako tartea (5’)
13:05-13:45 Andoni Eizagirre, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
Ion Muñoa, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Komunikazio eta sozializazio prozesuak joera globalen testuinguruan.
Aurkezlea Sagrario Aleman, euskaltzain osoa, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko burua.
Hitzaldia (35’) eta elkarrizketarako tartea (5’)
13:45 Ekitaldiaren amaiera eta txakolina.