Haurrentzako jolasgune berria Amorebieta-Etxanoko Larrean
Amorebieta-Etxanoko Udalak Larreako zelaian haurrentzako jolas-gune bat eraikitzeko lanak hasi ditu. Naturan integratutako haur-jolasen ibilbidea instalatzea izango da lanen helburua.
Aisialdirako gune berri horrek kirol-zirkuitu erdizirkular bat egitera gonbidatuko ditu erabiltzaileak. Bertan, hondarrezko bi erloju egongo dira, hasieran eta amaieran, ibilbidea egiteko denbora neurtzeko.
Zehazki, honako elementu hauek instalatuko dira: trikimako-bide bat, orekarako habe birakari bat, hiru zuhaitz igokari, zabu oszilatzaile bat, eta honako elementuez osatutako joko-eremu bat: oinarri karratuko plataforma batetara heltzeko sarrerako eskailera, suhiltzaile-barra, rokodromoa, orekak egiteko bi soka dituen hiru zutoinek osatutako arkuari lotutako armiarma-sare bat, oreka-barra sokadun bat, soka-barandak dituen soka-zubia eta tirolina bat.
Jarduera honek udalerrian eskaintzen diren haur jolasen eskaintza zabala osatuko du, eta Udalak aurrekontuak prestatzeko egindako parte-hartze prozesutik sortu da.
Proiektuak 145.000 euroko aurrekontua du eta gauzatzeko epea bost hilabetekoa da gutxi gorabehera.