Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:04 am,
temperature icon 19°C
Humidity 69 %
Ráfagas de viento: 65 Km/h

Atxondok San Juan eta San Pedro jaiak bertan behera utziko ditu

Osasun krisialdia kontutan izanda, ekaineko Axpe auzoko San Juan jaiak eta Apatako San Pedro jaiak bertan behera uztea erabaki du Atxondoko Udalak. «Apurka-apurka normaltasuna berreskuratzen joan gaitezkeela dirudien arren, zuhurrak eta arduratsuak izan behar dugu, eta segurtasun eta distantzia sozialeko neurriak ahalik eta gehien zaintzen jarraitu behar dugu, jende gehiago bil daitekeen ekitaldiak saihestuz», adierazi du Xabier Azkarate alkate jeltzaleak.

CORONAVIRUS ATXONDO

Era berean eta egoera normalizatzen denean, antolatzaileekin batera jai-ekitaldiren bat egiteko aukera aztertuko dela adierazi dute udal arduradunek. Momentuz, Santixako jaiak, uztailean, eta Arrazolakoak, abuztuan, ez da ezer erabaki eta mantendu egingo dira, baina osasun egoerak une bakoitzean duen bilakaeraren araberakoa izango da azkenengo erabakia.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu