Durangon, konfinamenduari aurre egiteko egitarau herritarra
Testua: Durangon Elkar Zainduz
Hemen bidaltzen dizuegu Durangon Elkar Zainduzek (Durangoko zaintza sare herritarrak) apirilaren 20tik 28ra egingo duen egitaraua durangoko herritarren parte hartzearekin. Egitarauan hainbat ekintza ezberdin egongo dira, hala nola, sukaldaritza tailerrak, haurrentzako ipuin kontaketak, kirol saioak, DJak eta Durangoko herritar ezberdinek parte hartuko duten kontzertu berezia «Durangoko ahotsak». Saio guztiak, «Durangon Elkar Zainduz» Youtube kanaletik jarraitu ahal izango dira.
Horrez gain, Euskal Herriko ehundaka sortzailek deitu duten greba digital kulturalarekin bat egin dugu. Horregatik, apirilaren 20an hasiko da egitaraua, apirilaren 21 eta 22an greba egingo dugu, eta 23an jarraituko dugu 28ra arte.
Era honetan, azken asteetan Covid19ak sorturiko krisiaren aurrean, era kolektiboan eta bizitzak erdigunean jarriz, martxan jarri ditugun ekimen eta zerbitzu ezberdinei (ikasleei ikasketetan laguntzeko zerbitzua, Udaletxea eta Gurutze Gorriarekin batera erosketak egin ezin dituztenei erosketak egiteko zerbitzua, «Kultur gomendioak» dinamika Durangoko kultura arloko herritarrekin etab.) jarraipena eman nahi diegu.