Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:56 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Abadiñoko udalak trinkete ondoko aparkalekuak berrantolatuko ditu

Mugalari

Aldaketen ostean aparkaleku gehiago egongo dira eta hobetu egingo dira trafikoa eta  oinezkoen segurtasuna

Abadiñoko Udalak trinkete ondoko aparkalekuak berrantolatuko ditu 21 aparkaleku berri sortzeko eta oinezkoen segurtasuna handitzeko. Une honetan  autoek libre dute trinkete ondoko aparkaleku erditik ibiltzea eta edonondik sartu-ateratzea plaza horretara. Oinezkoendako guneak markatu gabe daude eta horrek istripu arriskua dakar, Jose Luis Navarro alkateak gaur azaldu duenez.

foto tornosolo

Udalak  marra zuri berriak margotuko ditu aparkalekuan, autoen trafikoa arautzeko eta  auto guztiak Solokoa kaletik elizaldeko zubiraino joango den kale bakar batetik ibilarazteko. Norabide bikoitzeko kalea izango da eta Solokoa  kale ondoan bihurgune bat izango duenez autoak behartuta egongo dira abiadura moteltzeko.

Aparkalekuaren inguru gutzian oinezkoendako gune bat margotuko da lurrean, espaloiaren lana egingo duena eta autoentzat debekatuta egongo dena. Oinezkoendako guneak markatuko dira baita ere  Solokoa kaleko 1 eta 3. atarien ondoan, eta zebrabide berriak margotuko dira oinezkoendako guneak elkarrekin lotzeko.

Azkenik, Zelaietako bidegorria luzatu egingo da bat egin dezan Muntsaratzekoarekin eta  hobetu dadin auzogune bien arteko lotura.

| «PROIEKTU XUMEA» | Abadiñoko Udalak bando bat kaleratu du aldaketa horiek guztiak herritarrei jakinarazteko eta epe bat zabaldu du herritarrek beren iritzi eta proposamenak egin ditzaten.  «Proiektu xumea da, baina uste dugu mesede handia egin deizaiekeela herritarrei, aparkaleku berriak sortuko direlako, trafikoa baretuko delako eta  oinezkoendako gune berriak atonduko direlako», esan du alkateak, gogoratuz bidenabar Udaleko gobernu taldearen  lehentasunetariko bat dela herrian oinezkoendako gune berriak sortzea.

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu