Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
8:32 am,
temperature icon 15°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

«Merkatu plazak zabalik», aldarrikatzen du Soloko Durangaldeko nekazari ekologikoen elkarteak

Soloko Durangaldeko nekazari ekologikoen elkarteak

Soloko, Durangaldeko nekazari ekologikoen elkarteak alarma sanitaria egora honetan merkatu plazak zabalik mantentzea eskatzen diote Udalei, hala nahi duten herritarrek jaki ekologiko, osasuntsu eta seguruak eskura izan ditzaten eta baserritarrek beraien lanpostuei eutsi diezaieten.

azoka

Covid-19 birusari aurre egiteko alarma sanitaria egoeran gaude pasa de martxoaren 14tik, horrek eguneroko bizitzan aldaketa sakonak ekarri dizkigu. Kutsadura berriak ekiditeko funtsezkoak ez diren ekintzak bertan bera geratu dira, etxean geratzeko agindua dugu eta soilik lanera, medikura edo janaria erostera irten gaitezke.

Janaria eskuratzeko saltokiak, denda txikiak edo merkatuak erabili ditzakegu eta azken hauekin sortu da arazoa. Durangaldeko hainbat herritan antolatzen dira asteroko Merkatu Plazak, eta bertan baserritarron produktuak erosteko aukera dute hala nahi duten herritarrek, baserritarrei zuzenean erosiak, ekologikoak, sasoikoak, hurbilekoak.

Pasa den larunbatean Durangoko Merkatu Plaza bertan bera uztea erabaki zuen Udalak, ondorioz baserritar eta erosle asko beren jakiak saldu edo erosteko aukera gabe geratu ziren. Nolabaiteko erantzun bat sortu zen eta kontsumitzaile batzuren nahia asetzea lortu zen, kasu batzutan beraiek hurbildu ziren baserrietara, beste batzutan baserritarrak joan ziren herritarrengana, baina kasu guztietan galdera berdina, datorren astean zer?

Guk argi dugu erantzuna, Merkatu Plazak zabalik! Bizi dugun egoera larri honek baldintza batzuk betetzea eskatzen du, garbitasun neurriak, distantziak, aforoa…derrigorrez betebeharrekoak, beste denda eta saltokiek bezala, baina Merkatu Plaza zabalik. Herrian bertan erosketak egiteko aukera paregabea, baserritarron produktuez gain, hor ditugu Merkatuko arrandegi eta harakinak, hauek ere bizi behar dute, hor ditugu denda txikiak, orgatxoa hartu eta etxean behar dugun guztia eskura, geure herrian bertan, kotxerik gabe. Eta horrela izan dadila urte askotan, herriak bizirik, merkatu plazak zabalik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu