Ostirala,
2025ko Martxoak14

MugaKultura

loader-image
Durango
9:24 pm,
temperature icon 4°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Itxitura lanak egingo ditu Mallabiko Udalak frontoi-probalekuan, espazioko eraginkortasun klimatikoa hobetzeko

Hasieratik, Mallabiko frontoiko probalekua kirol tradizionalari lotuta egon da, batez ere idi-probei. Denborak aurrera egin ahala, ordea, haren erabilerak zabaldu egin dira, eta, horretarako, harrizko zoruan tarima desmuntagarri bat jarri zuen Udalak. Horri esker, espazioa beste kirol-jarduera batzuetarako egokitu zen eta gaur egun, instalazioak askotariko erabilerak ditu, hala nola gimnasiorako gunea, beharrezko ekipamenduarekin hornitua, eta diziplina anitzeko espazio bat, yoga, gimnasia eta antzeko jarduerak egiteko egokitua.

Jaduera horiek behar bezala gauzatzeko probalekuaren barne-tenperatura egokia ez dela egiaztatu da erabiltzaileen ekarpenei esker eta egoera horren aurrean, Mallabiko Udalak konponbidea eman eta hobekuntza lanak egingo ditu bertan, espazioaren eraginkortasun klimatikoa hobetzeko. Egingo diren esku-hartzeen artean, barne-itxitura bat jarriko du probalekuaren alboko fatxadan, eta bertako aireztapen-hutsuneak itxiko ditu, eraikinaren isolamendu termikoa hobetzeko.

Lanak martxoko bigarren astean hastea aurreikusten da, eta gutxi gorabehera bi asteko iraupena izango dute. Guztira 45.901,35 euro bideratu ditu Udalak lan horietara eta Apon Berri enpresa izango da horiek aurrera eramatearen arduradun.

Hobekuntza honen bidez, Udalak probaleku-frontoiko erabiltzaileentzako erosotasuna handitu nahi du, udal-azpiegiturak hobetzeko eta herritarren ongizatea bermatzeko duen konpromisoa berretsiz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu