Txaber Altube abadiñarrak Mikel Laboa bertso sariketaren zortzigarren edizioa irabazi du
Izaskun Ellakuriaga
Txaber Altube Sarrionandia abadiñarrak Mikel Laboa bertso sariketaren zortzigarren edizioa irabazi du. 21 urteko abadiñarra Donostiako Kafe Antzokian (DOKA) beste bost bertsolariri gailendu zitzaien: Iker Ormazabal Tturko (Hernani), Aissa Intxausti (Lekeitio), Xabat Illarregi (Leitza), Maddi Aiestaran (Beasain), eta Oihana Arana (Eskoriatza). Gai jartzaile lanetan Xabier Zufiria aritu zen.
Txaber Altubek berak Mugalariri adierazi dion moduan “saio berezia izan zen”. Hasiera kontzentratzaea kostatu zitzaion abadiñarrari, baina kantukideek saio ona egiteak norbere saioan ere eragiten duela eta gorakoa joan zela nabarmendu du. “Oso gustora abestu nuen, talde polita ginen eta horrelakoetan plazer hutsa izaten da”, gaineratu du.
Etiquetas: Abadiño, Bertsolaritza, Izaskun Ellakuriaga, Txaber Altube