Abadiño Udalak San Blasetako XI. argazki lehiaketa antolatu du
Abadiñoko Udalak egin du deialdia San Blasetako XI. Argazki Lehiaketarako, otsailaren 3ko azoka ospetsu horren karietara urtero antolatzen duena, Carmen Marko Ekitaldi eta Aisialdiko zinegotziak gaur jakinarazi duenez.
Lehen saria 400 eurokoa izango da, bigarren saria 250 eurokoa eta saririk irabazi gabeko herriko argazkilari onenak 150 euro eramango ditu.
Otsailaren 21era arte
Lehiakide bakoitzak bi argazki aurkeztu ditzake gehienez, 30×40 zentimetroko euskarri gogorrean. Argazkiak emailez bidali nahiz eskura entregatu daitezke otsailaren 21era arte Errota Kultur Etxera zein Udal Mediatekara.
Sarien banaketa ekitaldia otsailaren 28an egingo da, Errota Kultur Etxean, 19:00etan. Argazkiak ikusgai izango dira Errota Kultur Etxean otsailaren 28tik martxoaren 13ra.
Etiquetas: Abadiño, Argazki lehiaketa, San Blas, Zelaieta