Larunbata,
2025ko Martxoak15

MugaKultura

loader-image
Durango
10:45 am,
temperature icon 4°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Durangoko Euskaraldia eta ‘hamaikakoa’ aurkeztu dituzte San Agustin kulturgunean

TESTUA · DURANGOKO UDALA

Maiatzaren 15ean hasiko da euskaldunak euskaraz aritzera bultzatzen dituen ariketa sozial erraldoia, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ da leloagaz. Ekimenaren nondik norakoak ez ezik, Durangoko Euskaraldiaren hamaikakoa ere aurkeztu da gaurkoan. Milaka herritarrek bezala, Euskaraldian hartuko dute parte, batzuk ahobiziak, besteak belarriprestak, eta funtsean, egitasmoa Durangon zabaltzen lagunduko duten herritarrak dira.

Durangoko Euskaraldiaren ‘hamaikakoa’

  • Helena Barrenetxea Fernández, zestalaria.
  • Julen Bengoa Meabe, Geu Be elkarteko kidea.
  • Katalin Garaita Zurikarai, kazetaria.
  • Usue Egia Fernández de Retana, ilustratzailea.
  • Elena Olave Duñabeitia, idazlea.
  • Gorka Madrazo Ortuzar, euskalgintzako aktorea.
  • Urdaspal Alberdi Uria, lehen sektoreko ekoizlea.
  • Jose Moya, ostalaria.
  • Hilario Pérez Meñica, hainbat kirol eta kultur elkarteko kidea.
  • Jheimy Fernanda Lopez, euskaltegiko eta bikote linguistikoetako ikaslea.
  • Marisa Barrena Larruzea, aktibista soziala.

 

2018an egin zen lehenengoz Euskaraldia, eta ordutik, hiru edizio egin dira. Hau, beraz, laugarrena izango du ekimenak. Helburua berdina da: euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatu eta gizartea errotzea. Euskaraldiaren bidez, euskararen erabilera aktibatuko duen mugimendua sortu nahi dugu, kaleko euskalgintza, euskaldun eta euskaltzealeak mugiaraztea, alegia. Durangon eta Euskal Herri osoan euskararen erabilera aktibatzeko prest dagoen jendea batu, trebatu, antolatu eta dinamika soziala bihurtu gura dugu. Milaka eta milaka herritarrek, aldi berean, Senperen, Lizarran, Bilbon eta Durangon euskararen aldeko urratsa ematea hunkigarria da eta ilusioa pizten du.

Berritasunak berritasun, Euskaraldiaren oinarriak mantendu egingo dira: partaideek ahobizi ala belarriprest rola hautatuko dute, izena eman, eta 11 egunez, dagokien txapa jantzita egingo dute ariketa; baldintza bi bete behar dituzte parte hartzaileek, 16 urte baino gehiago edukitzea, eta euskaraz ulertzea. Martxotik aurrera eman ahalko da izena. Bertan aukeratuko dute herritarrek bete nahi duten rola:

Ahobizi rola: “Euskaraz ulertzen duten pertsona guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut”.

Belarriprest rola: “Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan”.

Maiatzean Euskaraldia hasi aurretik egitasmoa berotzeko, beste ekintza batzuk ere antolatu ditugu Durangon, adibidez, berbaldi bat eta kontzertu bat. Data zehatzak aurrerago zehaztuko dira. Izan

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu