Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:46 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 36 Km/h

Ostera, hastera

Ibai Zabala

Ibai Zabala

Kirolari profesionalok jakin badakigu pribilegiatu batzuk garela, maite dugun kirola praktikatuz eta bertan lehiatuz bizitza aurrera eramateko aukera baitugu.Bizitza gozoa benetan, egunero goizean goiz fundiziora, okindegira edo tabernara lanera joateko altxatzen denarena baino gozoagoa.

Baina baditu bere momentu gaziak ere, oso gaziak. Horietako bat da nik aurretik dudana. Martxoaren 5a da nire egutegian odolaren kolore gorriarekin markatua dagoen egun berezia. Beldurra eta urduritasuna sentimendu, kirofanoa helmuga. Zoritxarrez ez da lehen aldia. Eskuko arazoak direla eta 2006, 2008 eta 2011 urteetan ere bizi izan dut kirofanoetako usai berezi horren larritasuna.

Oraingoa ezker eskuan egingo didaten lehena izango da. Ezker eskuko tendoietako baten gainean gogortutako likido bat dela eta sortu zaidan kiste batek eragiten didan miña sendatzeko. Azken 3 hilabeteak miñarekin jokatzen eman eta sendatzeko hainbat bide probatu ondoren, azken aukera hau besterik ez zait geratu.

Operazioa ez omen da oso konplikatua. Zabaldu, kistea atera, tendoia garbitu eta ixtea baino ez (horrela esanda zerbait txikia ematen du…), baina itxurazko sinpletasun horrek ez du baretzen nire barneko urduritasuna. Operazioaren ondoren sendatze prozesua geratuko zait.

Ibai Zabala Iurreta Junio 2014 IBAN GORRITI

Ibai Zabala. |ARGAZKIA | I. Gorriti

Esan didatenez pare bat hilabete gutxienez behar izango ditut kantxetara itzultzeko. Lehendabizi zauria ondo itxi, ondoren eskuari pare bat aste errekuperatzeko eman, eta azkenik pilota lasai-lasai jotzen hasi. Bitartean zer…? Lan fisiko gogorra. Lesioek ezin dute, ahal dela behintzat, kirolaria geldirik utzi.

Beraz, pilotari egurra eman ezingo diodanez, gorputzari eman beharko zaio. Guzti honen inguruan buruari bueltak ematen dizkiodanean, Zea Mays taldeak duen kanta baten izenburua etortzen zait burura, Astero, ostera, hastera. Astero ez, baina ostera hastea bai tokatuko zait 2006, 2008 eta 2011an egin behar izan nuen bezala.

Bizitzaren legeetariko bat, erori berriz altxatzeko. Aurrekoetan lortu izan dut eta oraingoan ere horren bila noa irrifartsu, beti bezala. Eta norbaitek guzti hau irakurri ondoren baliteke hurrengoa pentsatzea, “ta niri zer axola zaizkit mutil honen pena edo bizipenak?”. Sentitzen dut, niri honen inguruan idazteko eskaria egin didate… Besarkada bat denori.

*Ibai Zabala (Berriz, 1987ko maiatzaren 14a) pilotaria da

Ibai Zabala Iurreta Junio 2014 IBAN GORRITI1

Ibai Zabala. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu