236 ikaslek parte hartu dute ‘Abadiño ezagutzen’ lehiaketaren V. edizioan
Herriko 263 ikaslek parte hartu dute ikasturte honetan “Abadino ezagutzen” lehiaketaren V. edizioan . Herriko hiru eskoletan egin da: Traña-Matiena eta Zelaieta Herri Eskoletan (LH, 2. eta 3. zikloetan) eta Institutuan (DBH osoan). “Herria hobeto ezagutzea eta euskararen erabilera hobetzea da ekimen honen helburu nagusia”, alkatea eta Euskara zinegotzia den Mikel Garaizabalek esan duenez.
Ikasleekin batera euren guraso eta familiakoek ere parte hartu ahal izan dute. Lehiaketako galderen erantzunak markatu ondoren, orria eskolan entregatu dute ikasleek. Lehen Hezkuntzan 162 familiak parte hartu dute eta DBHn 101ek. Guztira 24 galdera izan ditu probak, batzuk Abadiñoko toponimiaren ingurukoak eta beste batzuk, gehienak, euskararen erabilera bultzatu eta herriaren ezagutza zabaltzera bideratutakoak.
Gutxieneko galdera kopuru bat (16, Lehen Hezkuntzan; 18, DBHn) ondo erantzun dituztenen artean, sariak banatuko dira Euskararen Egunarekin lotutako ekitaldien barruan. Lehen Hezkuntzako bi zentroetan herriko produktuekin osatutako hiruna gabon-otzara zozkatuko dira; eta Institutuan, 50€ko hiru bonu, Abadiñoko dendetan gastatzeko.
Iaz 134 ikasle izan ziren, guztira, parte hartu zutenak: 30 DBHn eta 104 Lehen Hezkuntzan.