Osteguna,
2025ko Otsailak06

MugaKultura

loader-image
Durango
7:27 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Elorrioko bazter edo txoko kuttunen irudiekin osatuko da 2026ko egutegia

MUGA ELORRIO

2026ko egutegia egiteko orduan, Udalak herritarren parte-hartzea sustatzen jarraitu gura du. Ohi bezala, epaimahaiak hamahiru argazki aukeratuko ditu, hilabete bakoitzeko bat eta, azalerako beste bat. Argazkiez gain, ordenagailuz egindako argazkikonposizioak ere aurkeztu ahal izango dira. Saridun bakoitzak 100 euroko bonoa jasoko du Elorrioko denda txikietan edo jatetxeetan erabiltzeko, eta, adin txikikoen kasuan, gurasoek edo tutoreek jasoko dute saria.

Gai zabala eta anitza aukeratu da datorren urteko egutegirako, ‘Maite ditut maite gure bazterrak’ izenburupean. Funtsean, galdera hauei erantzuteko gonbidapena luzatzen zaie elorriarrei: Nork ez ditu maite norbera hazten ikusi duten edo norbera bizi den herriko bazterrak, koloreak, usainak, jendea, usadioak etab.? Eta zuk, zelan irudikatu klik batean maite eta hain zure egin dituzun Elorrioko bazter edo txoko kutunak?

Lanak aurkezteko epea 2025eko irailaren 26an amaituko da. Argazki bakoitzeko eskaera bat aurkeztu beharko da; argazki bi badira, eskaera bi. Bi modu daude argazkiak aurkezteko: beheko estekan klikatuta eta eskatutako datuak beteta, argazki bakoitzaren izenburua barne; eta HAZen presentzialki aurkeztuta, inprimakia argazkiarekin batera erregistratuta.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:

  • Elorrion erroldatuta egotea.
  • Aurkezteko epea amaitze-egunean 16 urte beteta izatea.
  • Egile bakoitzak gehienez argazki bi aurkeztu ahal izango ditu.
  • Irudiak JPG formatuan aurkeztuko dira bereizmen egokiarekin argazkien inprimaketaren kalitate ona bermatzeko.
  • Argazkien neurriak: horizontala 364 mm eta 253,5 mm bertikala.
  • Ez dira onartuko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen artikuluak betetzen ez dituzten lanak edo argazkiak, zehazki, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerrarazteari dagozkionak (3.6. art.) ezta komunikazio ez-sexistari dagozkionak ere (18.4. art.).

Elorrioko Udalak beretzat gordeko ditu aurkeztutako argazkiak kopiatu, argitaratu edo erakusteko eskubideak. Egileak, eskubideak lagatzeagatik, jasotako saria baino ezin izango du erreklamatu.

Edozein zalantza argitzeko, Euskara Zerbitzura zuzendu: euskara@elorrio.eus

Irudia aurkezteko esteka: KLIKATU HEMEN.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu