Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
8:30 am,
temperature icon 13°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 54 Km/h

Estatu Espainola eta Euskadi inoiz baino desberdinagoak dira

Eneko Egibar Artola

Eneko Egibar Artola

· Politologoa eta albaitaria

Atzoko emaitzak ikusita, Espainiako Gorteetarako egin ziren lehen hauteskundeekiko konparaketa bat egin daiteke. Emaitza ez da berdina, baina badu antzeko kutsua 1977. urtean ospatu ziren hauteskundeekin konparatuz gero: alderdi askoren presentzia, zatiketa, nazioen presentzia kongresuan, eta abar.

Eta orain dela 42 urte ospatu ziren hauteskundeen emaitzek adierazi zuten ere frankismo garaian eginiko ibilbidea ezin zela errepikatu Estatuan. Emaitzak horren lekuko: APk (Manuel Fraga frankismoaren ministro ohia buru zuen Alderdi Popularrak) 16 diputatu atera zituen eta Alianza Nazional alderdiak ez zuen diputaturik atera hauteskunde haietan, ezta Falange española auténticak ere. Beraz, %9an ibili zen eskuineko boto ultra hori. Eta, 42 urte beranduago VOX alderdiak botoen %15 atera du. Zer logika du horrek? Bada, nire iritzian ez nuke esango frankista gehiago dagoenik Estatuan. Ez dut uste bide horretatik joan behar dutenik emaitza horien analisiek. Agian, adibidez, zezenketen debekuek erlazio gehiago dute VOXen igoera horrekin frankismoak berak baino.

Kontua da, 1978ko urtean balioen konstituzio bat idatzi zela Estatuan (Europako beste konstituzioen antzera), eta ez soilik artikuluen konstituzio bat. Garrantzitsua elkar ulertzea zen, eta, gehienbat, elkar errespetatzea. Artikuluak, berak bakarrik, ez baitira inoiz garrantzitsu. Adibidez, Britania Handian ez dute konstituzio idatzirik. Bere ordez balio demokratikoak dituzte.

Atzoko emaitza, soilik, Estatu baten frakasoa da. Estatu baten balio gabezia eta Estatu baten noraeza. Estatu batek normaltzat jotzen duenean demokratikoki aukeratutako agintariak, hautestontziak ipintzeagatik kartzelaratzea, dagoeneko dago kondenatuta. Balioak desagertu egin baitira. Eta, bizitzaren alor guztietan, baina batez ere politikan, moralik gabe eta baliorik gabe ez dago ezer. Horixe da gertatzen ari dena Espainian. Ez dagoela politikarik, ez politikorik, ezta zezenketari edo “espainiar kulturari” irtenbide bat emateko ere, ezerezetako. Eta hortik ondorioak.

Hauteskunde hauen beste ondorio bat, urtetik urtera Estatu espainola eta Euskadi inoiz baino desberdinagoak direla da. Beraz, lehenbailehen demokraziaren balioei jarraituta, ekin diezaiogun geure bideari. 42 urte gehiegitxo baitira balore demokratikorik ez dagoen Estatu batean egoteko.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu