Abadiñoko Udalak helduentzako ipuin kontaketak antolatu ditu
Abadiñoko Udalak lehen aldiz antolatu ditu helduentzako ipuin kontaketa saioak, Txanporta Kultur Etxean, arratsaldeko zazpiretan eta sarrera dohainik.
Guztira bi saio egingo dira, lehena barikuan, Ane Gebara kontalariaren eskutik eta «Harriek kontatu didatena» euskarazko kontakizunarekin, eta bigarrena azaroaren 29an, Virginia Imaz ipuin kontalariak aletuko duen «La domadora de sueños” istorioarekin.