Asteazkena,
2024ko Azaroak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:21 am,
temperature icon 7°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Hemen dira, urtero lez, San Faustoak

ima

Ima Garrastatxu Urbaneja

· Durangoko alkate andrea

Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako ditugu baserritar jantziak edo alkandora zuria, eta sama bueltan jarriko ditugu, dotore asko, zapi urdina, gorria edo koadroduna. Txistu-soinua ere gure leihopetik pasako da, eta paella jango dugu, eta Luhartzekin egingo dugu dantzan.

Baina aurten izango dira nagusien bazkarira lehen aldiz joango direnak ere, adin nagusira heldu direlako eta bazkarian izatea ondo baino hobeto merezi dutelako. Eta egongo dira, baita ere, erromeriara lehen aldiz aterako diren neska-mutilak, eta etxera 12etan bueltatu barik, etxekoen baimena izango dutenak berandutxoago bueltatzeko. Eta, koadrilan edo bakarrik, egundo mozorrotu ez direnak ere mozorrotuko dira aurten, berdin da, zertaz edo nortaz mozorrotu, garrantzitsuena ondo pasatzea da.

Aurtengoa da, baita ere, Durango uriko alkate lez zuzentzen natzaizuen lehen aldia jai zinez zoriontsuak ospatzeko durangar guztioi. Beti bezala, txupinazoa udaletxeko balkoitik eta txosna gunetik jaurtiko dugu, eta desio bat ere luzatu nahiko nuke: aurten, lehen aldiz, Pantxike eta Patxikotxu elkarrekin dantzatu daitezela, jaia guztiona delako, eta berdintasunean ospatu behar direlako diferentziak errespetatuz, ezberdinak direnak integratuz eta adeitsu jokatuz batzuokin eta besteokin.

Herritar guztiok gara jaiaren oinarri, horrexegatik animatu nahi zaituztet txupinazoan parte hartzera eta Durangoko San Fausto Jaietako ikur diren Pantxike eta Patxikotxurekin ondo pasatzera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu