Durangoko txupinero ohiak larunbatean elkartuko dira
Aurten Durangoko txupinero ohiak euren eguna ospatuko dute urriaren 5en. Eguerdiko 13:30tan Pinondoko erreka ondoan botako dituzte txapligoak, 25 bat txupinero izango dira eta gero bazkari batekin amaituko dute eguna Bazkariak beti, inguruko txokoetan egiten dituzte.
19. aldiz izango da alkartzen direna (2001. Urtean batu ziran lehenengoz) eta aurton bigarrenez txapligoak jaurtiko dituztena, gogangarri duten eguna gogoratuz. 1976. urtean hasi ziren San Fausto jaietan txupineroak aukeratzen.