Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
7:35 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Baserri Egunak eta Abadiñoko Transhumantzia egunak klima aldaketaren aurkako borroka gogoraziko dute aurten

Abadiñoko Udalak eta Alluitz Naturak VIII. Baserri Eguna eta IV Trashumantzia ekitaldia antolatu dituzte irailaren 27 eta 29rako. 120 ardi inguruk parte hartuko baitute ekitaldiotan  baserriaren garrantzia ezagutarazteko eta jendea kontzientziatzeko klima aldaketari aurre egiteko beharraz, Iñaki Rekalde Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziak gaur esan duenez.

Trashumancia

Hilaren 29an IV. Trashumantzia Eguna ospatuko da, zeinetan hartuko duten parte Abadiñoko Patxi Solana artzainak (Alluitz Natura) eta Elorrioko  Hamaika Izpi Zalditegiko hiru pottokek. Animaliak Atxartetik abiatuko dira 10:00etan eta Txakurzulon barrena Urkiolako Santutegiaren inguruetara iritsiko dira trikitilari doinuen artean. Behin Urkiolara ezkero, 12:30ean haurrentzako tailerrak eta talo tailerra hasiko dira. Animaliak txakurzulora heltzen direnean Saltsan Katerin enpresak eskainitako fruta dastaketa bat egingo da.

Joan den urtean 200 lagunetik gora animatu ziren 

Ekintza hauek Alluitz Natura enpresak eta Abadiñoko Udalak antolatu dute. Joan den urtean 200 lagunetik gora animatu ziren Transhumantzian parte hartzen, ekintza herrikoia da eta giroa aparta. Parte hartzaileek aurten ere artaldearekin batera Abadiñoko Atxarte auzotik Urkiolako Santutegiaren ingurua burutuko dute ibilbidea. Transhumantzia honek artzaintzaren lanbidea balorean jartzen du eta baita gure ingurua ere (Urkiolako Parke Naturalaren). Horrez gain, balorean jartzen dira gure gizartea, izaera eta kultura. Urte honetan antolatzaileek garrantzi berezia emango diote gure inguruaren zaintzari eta klima aldaketaren aurkako borrokari.

Hilaren 27an, arratsaldeko 17: 30etatik aurrera, VIII. Baserri Eguna ospatuko da Matienako Traña plazan, haurrentzako hainbat ekitaldirekin: zurezko yoyoak egin ahal izango dituzte, aldaketa klimatikoaren eraginez aldaketak jasan dituzten munduko hainbat tokitako irudiak erlazionatuko dituzte, edo erabilera berriak pentsatuko dituzte aterkientzat. Taloak eskainiko dira eta ohiko txapel jaurtiketa txapelketa egingo da. Irabazleak «Euskolabel» kalitatezko zigilua duten produktuak eramango ditu saritzat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu