Euskal Herriko Artzain txakurrik onenak Atxondon lehiatuko dira 14an
Atxondoko Axpe auzoan, Anboto mendiaren magalean, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 17:30ean hasita. Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira. Ekitaldira sarrera 4 eurotakoa da
53. edizinoa izango da aurtengoa.11 txakurrek parte hartuko dute, baina artzainak gutxiago izango dir, bederatzi. Izan ere, Bizkaiko eta Nafarroako aurtengo txakur txapeldun eta txapeldunordeen artzainak errepikatu egiten dira.
Bestetik, txapelketaren antolaketan Gerediaga Elkarteak ardura nagusia badu ere, Atxondoko Udalak, Draxton enpresak, Atx-Azpi elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak laguntzen dute.
Guztira 11 txakurrek parte hartuko dute. Honako hauek dira aurtengo txapelketako txakurrak:
Bizkaia
Laia eta Riki. Enrique Mendiguren (Orozko)
Araba
Kobi. Asier Bolibar. (Olabezar)
Bat. Fidel Alonso. (Areta)
Nafarroa
Jai eta Aske. Antonio Alustiza. (Areso)
Gipuzkoa
Mendi. Jabier Zubiaurre. (Mutriku)
Argi. Migel Arregi. (Oñati)
Iparralde
Gaua. Gillen Echegoyen. Donamartiri.
Etxe. Martzel Ugalde. Aldude
2018ko txapelduna: Sua. Aritz Ganboa. (Arruazu, Nafarroa).