Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
11:42 am,
temperature icon 12°C
Humidity 76 %
Ráfagas de viento: 49 Km/h

Garaiko baserriko produktuen Gabonetako azokak iaz baino bi postu gehiago eskainiko ditu igandean

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Datorren igandean, abenduaren 22an, Garaiko baserriko produktuen Gabonetako azoka egingo da. Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak batera antolatu dute ekimena, eta goizeko 11etatik aurrera zabalik egongo da. Azokaren helburuetako bat bertan ekoitzitako elikagaiak ezagutaraztea eta merkaturatzen laguntzea da. Era berean, azokaren helburua baserriko produktuak, ekoizleak, abeltzaintza, gastronomia eta turismoa sustatzea da.

Guztira 12 postu jarriko dira, iaz baino bi stand gehiago. Horiek horrela, kontsumitzaileek ahuntz gazta, tomateak, kontserbak, garagardoa, baserriko ogia, gozokiak, ahatekiak, txokolatea eta artisautza-gaiak erosi ahalko dituzte.

Garaiko azokak beste helburu batzuk ere baditu

Alde batetik, baserritar eta elikagaien ekoizleei euren produktuak plazaratzeko eta saltzeko aukera eskaintzea, Garaiko biztanleei eta, oro har, eskualdekoei, urteko sasoi berezi honetan kalitatezko elikagaiak eta produktu naturalak eskuratzeko aukera eskaintzea, kontsumitzaileak kontzientziatzea bertoko produktuak eros ditzaten eta baserritarrak kalitatezko produktuak ekoiztera bultzatzea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu