Jakoba Errekondo paisajistak ‘Vive la huerta’ bere liburu berria aurkeztuko du Abadiñon
Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoak hitzaldi bat emango du uztailaren 3ko 19:00etan Errota Kultur Etxean, bertan aurkezteko “Bizi Baratzea. Garaian, garaikoa, garaiz” liburuaren gaztelerazko itzulpena: “Vive la Huerta. La tierra dice: dame y te daré”.
Oso dibulgatzaile ezaguna euskal hedabideetan egiten duen baratzezaintza arloko zabalkunde lanagatik, Errekondok dozena erdi bat liburu argitaratuak ditu gai horretaz, eta “Bizi Baratzea” liburuak 12.000tik gora ale saldu ditu honezkero.