JESUITAK DURANGO: «Libanon eta Valentzian dena galdu dutenen alde ibiliko gara igandean»
JESUITAK DURANGO
Igande honetan, abenduaren 15ean, Libanon eta Valentzian dena galdu dutenen alde ibiliko gara. Dortsal bakoitzak, ekarpen bakoitzak, urrats bakoitzak itxaropena ematen die gehien behar dutenei. Animatu zaitez gurekin batera Ibiltari2024-an parte hartzera.
Laranja kolorez jantzi eta zatoz 7 kilometro solidario egitera! Eman izena alboan.org atarian!
Bete aldetik, aurreko ostegunean, Artazugoikoko Iralek antolatuta, Uxue Alberdi idazlearen hitzaldia izan genuen Arrupe aretoan. Plazerra izan zen!