Laburbira, urtarrilaren 24rarte izen ematea zabalik
TESTUA · LABURBIRA
Laburbira, euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren zirkuitoa da eta aurten bere 22.edizioa beteko du. Bi helburu nagusi ditu: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea, bestetik.
22 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK eta euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala da bihurtu da. Izan ere, zinema ekoiztea izatez da jarduera zail eta garestia. Ondorioz, film-laburren sorkuntza da zuzendariek zinemaren industrian hasteko daukaten modu bakarra. Zentzu honetan, Laburbirak berebiziko garrantzia du autoreei eta beraien lanei ikusgarritasuna emateko orduan, eta zirkuito egonkor eta zabala eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du
Urtarrilaren 24rarte izen ematea zabalik
Aurtengo Laburbira martxoaren7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da, eta bertara aurkeztu nahi duten sortzaileek urtarrilaren 24rarteko epea izango dute lanak aurkeztu eta izena emateko.
Laburbiran parte hartzeko laburmetraiek euskaraz egindakoak, 2024ean ekoiztutakoak eta 25 minututik beherakoak izan behar dute.
Izen ematea, berriz, laburbiraren webgunean egin behar da: HEMEN
Aukeraketa egiteko irizpideak
Urtarrilaren azken astean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 22.edizio honetan herriz-herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak:
- Publiko guztientzako lanak
- Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko
- Sortzaileen lurralde eta genero
- Genero ikuspegia
- Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…