Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
6:17 am,
temperature icon 8°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Anestesia, Dupla, Süne edo Fito Skins elorriarrak datorren ’40 Minutu Rock’ jaialdian

40 MINUTU ROCK

Bide batzuk hasteko, beste batzuk atzean uztea behar da. Eta 40 Minutu Rocken edizio berriak bide berriei begiratuko die otsailaren 15ean. Elkartasun jaialdiak Landako Gunean antolatuko duen musika eta aldarrikapen ekintzak, azken hilabeteetan beraien bideari amaiera eman dioten Euskal Herriko zenbait eragileren lana aitortu gura du.

Fito Skins elorriarrak.

Hain zuzen ere, 40 Minutu Rockek aipamen berezia egin die Hatortxu Rock eta Lasterbidean elkartasun jaialdiei. Lehenaren kasuan, Nafarroan errotuta, 25 urteko ibilbide oparoa egin du, eta euskal musika jaialdi handiek non begiratzeko erreferentzia bihurtu da urteen poderioz. Lasterbideanek, bere kasuan, Euskal Herriko 10 herri zapaldu ditu 10 urtetan, elkartasuna bazter guztietara zabaldurik, lasterketa bat baino gehiago bihurtu da.

TALDEAK

Hauek izango dira aurtengo Landako Guneko oholtzetan arituko diren artistak:

– Gune Nagusian:

NAKAR
ANESTESIA
SÜNE
TATTA & DENSO
TOC
AÑUBE
LA TXAMA
PINPILINPUSSIES
DUPLA
KALEKO URDANGAK
CHULERÍA JODER
SUKENA
LA INQUISICIÓN

– Karpan:

PELMA & LUIS SELEKTORRAK
FITO SKINS
MARUXAK
GANIBET
DJ PEZON

Bide batzuk amaitu dira, baina indarrak ez dira agortu. Horregatik, 40 Minutu Rockek edizio berrian bide berri bat irekitzeko abiada hartuko du. Bide horiek norabide bat dute: Askatasuna. Urte hauetan herriak, herriarentzat egin duen lanetik sortutako “bidetik, berriak sortu direla” azpimarratu gura izan dute jaialdiaren antolatzaileek.

SARRERAK

La Txama talde gipuzkoarrak aurtengo ediziorako egindako abestiak dio esaldi hori. Taldeak abenduaren 6an, kartel osoa argitaratu den egun berean, argitaratu du abestia, Intxaurre Kultur Elkartean, Durangon. Sarrerak jadanik eskuragarri daude online, BIBE atarian: labur.eus/40minrock. Tiketak 20€ balio du aurrez erosita. Egunean bertan, 25€ balioko du.

Horrez gain, Durangoko Azokaren datetan salgai jarriko dira sarrera fisikoak, eta laster Euskal Herriko puntu desberdinetan ere jarriko dira, aurreragoargitaratuko direnak. Jaialdiak dei egiten dio euskal musikaz, musika aldarrikatzaileaz eta jai giro sano batez gozatu gura duen herritar orori: “Herria bide berriei ekiten ari den garaiotan, elkarrekin ekitea inoiz baino garrantzitsuagoa izango da”

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu