Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
10:39 am,
temperature icon 14°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Ehundik gora abelburu eta 26 baserri eta artisau saltoki Urkiolako San Antonioko azokan

· Mikel Garaizabal Elorrioko enologoak txakolin dastaketa bat egingo du

 

Urkiolako San Antonio egunean, ekainaren 13an,  baserri azoka bat egingo da ehundik gora abelburu eta 26 baserri eta artisau saltokirekin, Abadiñoko Udaleko Landa Garapen, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi Iñaki Rekaldek esan duenez.

20190610_094336

Felix Moreno eta Iñaki Rekalde.

Rekaldek herritar guztiak animatu ditu joatera azokara, esanez “Euskadiko politenetariko bat” dela  bere kokalekuaren edertasun eta berezitasunagaitik.

Azokaren antolatzaileak dira: Abadiñoko Udala, Urkiola Landa Garapena eta Urkiolako Santutegia. Azokan Abadiñoko baserrietako 69 behi erakutsiko dira (pirenaikoak, txarolesak, limusinak eta mendiko asturianoak), gehi 14 ahari eta 57 zaldi.

Baserri azokan  BBKko 26 saltoki egongo dira baserriko jeneroa saltzen eta 10 bestelako salgaiekin, hala nola erroskilak, zurezko artisautza, bitxiak, harri landuak, xaboiak, e.a. Baserriko produktuen saltokiak honela banatuko dira:  ogia eta euskal pastela (7), gazta (8) eta txakolina (2). Beste saltoki batean barazkiak salduko dira, beste batean txarrikiak eta beste batean patea.

El hallazgo ayer para algunos de la piedra filosofal mas magica aun por la niebla existente dio rienda suelta a la imaginacion popular en un dia en el que el protagonismo debia haber sido San Antonio.

Berritasun gisa, aurten Mikel Garaizabal Elorrioko enologoak Hazi Fundazioaren babesarekin txakolin dastaketa bat egingo du 12:30etatik 13:30etara bitartean.

Hilaren 13an  ohiko mezak esango dira santutegian 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 18:00etan. Meza nagusia 12:00etan izango da eta Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak arituko dira.

Hilaren 16an, errepetizio egunean, meza esango da 10:30, 11:30 eta 13:00etan. 11:30etako meza nagusian Leioako Abesbatzak abestuko du.

12:300etan, herri kirolen saio bat egongo da; 13:00etan, sokadantza eta gero erromeria Aiko Taldearekin eta Bizkaiko Gaiteroekin.

Ekainaren 13 eta 16an Aldundiak busak jarriko ditu Urkiolara dohainik igo eta jaisteko Durangoko Magdalena plazatik, 10:00etatik 19:00etara bitartean, eten barik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu