Ancora eta Uranga tabernak izan dira “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren zortzigarren edizioaren irabazleak
Ancora “Gilda 2.0” izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren zortzigarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.
Herri pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, Uranga tabernako «Muuu» izenekoa izan da. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.
Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da:
- Uranga
- Izaro
- Basajaun
- Berezi
5. 6. Zubiondo eta Singing Munch (berdinketa)
- Iruña
8. 9. Vintage eta Ancora (berdinketa)
- Kilima
Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 31 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Leku Berri jatetxeko Kontxi Gisasola zerbitzariaren profesionaltasuna nabarmendu da.
Hiritarren partaidetza
Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik eta hiritarrei ere, joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria.