Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
6:43 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 53 Km/h

Dendak bai, WhathsApp bidez laguntzaile birtual bat eskaini duen munduko lehen elkartea da

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Durangaldeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak, Dendak Bai, tokiko merkataritza tresna berritzailez egokitzeko etengabeko konpromisoan, AMARI Durango aurkeztu du, adimen artifizialean (AA) oinarritutako laguntzaile birtuala. Gero eta ingurune digitalizatuago batean, non informazioaren berehalakotasuna giltzarri bihurtu den, AMARI Durango herritarrak tokiko negozioekin azkar eta erraz konektatzeko diseinatutako tresna da.

AMARI Durango-k, WhatsApp bidez eskuragarri dagoena eta datozen egunetan elkartearen webgunean ere egongo dena (www.dendakbai.eus), detektatutako behar bati erantzuten dio: tokiko negozioen ikusgarritasuna hobetzea eta egungo informazio-eskaeretara egokitzea. Aurreko esperientzietan espero zen eraginik izan ez duten aplikazio mugikor edo online plataformek ez bezala, ikuspegi honek sinpletasunaren eta erabilerraztasunaren aldeko apustua egiten du, WhatsApp-aren erabilera masiboa aprobetxatuz, herritar gehienentzako eguneroko tresna dena.

Eskura dagoen informazioa

AMARI Durangok eguneroko galderak argitzeko aukera ematen du: «Non eros ditzaket zapatila batzuk?», «Non aurki dezaket 15 urteko neska batentzat oparia?», «Zein jatetxe daude irekita gaur asteartea izanda?», «Ba al dago Durangon glutenik gabeko pizzak prestatzen dituen tokirik?».

Tokiko negozioen informazioan oinarritutako berehalako erantzunen bidez, tresna honek erosketa-esperientzia erraztu eta hobetu nahi du, negozioetara pertsona gehiago erakarri eta, horrela, Durangoko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sarea indartu.

AMARI Durangok tokiko 80 negozio baino gehiagori buruzko informazio zehatza du, eta askotariko sektore eta zerbitzuak biltzen ditu: elikadura, edertasuna, moda, argazkigintza, hizkuntza-akademia… Laguntzaile birtuala etengabe elikatuko da negozio gehiagotako informazioarekin, erabiltzaileen esperientzia hobetzen jarraitzeko. Helburua AMARI Durango Durangoko ehun komertzialaren aniztasuna eta aberastasuna islatuko dituen informazio iturri izatea da.

Zure negozioaren informazioa Amari Durangoren erantzunetan agertzea nahi baduzu, Dendak Bairekin harremanetan jar zaitezke 94 681 81 42 telefonoan edo info@dendakbai.eus helbidean.

Kontsulta erraza eta eskuragarria

AMARI Durango-ren harremanetarako zenbakia 747 445 235 da. Agendan gordetzea gomendatzen dugu, kontsultak azkar, erraz eta edozein unetan egin ahal izateko. Gainera, zuzenean galdetzen has zaitezke esteka honen bidez: https://labur.eus/AMARI-Durango. Abatar hurbila: «Amama» digitala

AMARI Durango-ren abatarra Amamaren irudian inspiratuta dago, konfiantza dugun eta edozein arazotarako beti konponbidea duen amona horretan, ikuspegi praktiko bat ukitu gizatiar eta abegikor batekin nahastuz. Abatar ilustratu baten bidez irudikatuta, tokiko merkataritzaren ezaugarri den hurbiltasun- eta konfiantzasentimendua indartzen du.

Berrikuntza eta tokiko merkataritzarekiko konpromisoa AMARI Durango-rekin, Dendak Baik berrikuntzarekin eta hurbileko negozioei laguntzearekin duen konpromisoa indartzen du, joera digital berrietara eta egungo bezeroen beharretara egokituz. Tresna honek,  erabiltzaileen esperientzia hobetzeaz gain, Durango tokiko merkataritzaren modernizazioan erreferente bezala kokatzen du, tradizioa eta berrikuntza eskutik joan daitezkeela erakutsiz.

Laguntzaile birtualaren garapen teknikoa We Are Clickers tokiko enpresak egin du. Gainera, proiektu honek Durangoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Sailaren eta SPRI taldearen lankidetza du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu