Ertibil-Bizkaia 2024 Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltaria ikusgai Amorebietako Zelaietan abenduan
MUGA 10 URTE ZUREKIN
Abenduaren 30era bitarte erakusketa berria ikusgai dago Zelaietan, hain zuzen, Ertibil-Bizkaia 2024 Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltaria. Ertibil programak, gazte sortzaileen lanak babestu eta sustatzeko helburuarekin, erakusketa honetan parte hartu duten artisten obrak biltzen ditu, eskultura, pintura, argazkigintza, bideoa eta zeharkako teknikak barne.
Aurtengo parte hartzaileak
Erakusketa honek, gazte sortzaileen sormen-ekimenak erakusteko eta beste artistekin loturak ezartzeko aukera ematen du, baita beren ibilbide profesionalaren garapena suspertzeko ere. Aurten, honako artistak izan dira hautatuak: Leo Burge (1. saria), M. Benito Piriz (2. saria), Lucía Jayo Altamirano (3. saria), eta beste hainbat artista gazte, hala nola, Tana Garrido Ruiz, Maider Gonzalo Salceda, Angela R., Jon Ander Terroba, Ane Díez del Ulzurrun Rey, Hodei Herreros, Idoia Leache, Julia Martos, Víctor Ortuño, Aída Valdés, Ane Berganza, Unai Cardoner, Martz, Garazi Etxebarria Azurmendi, Bakarne González eta Eva Raya.
Bisita gidatua
Erakusketa bisitatzen dutenek obrak hobeto ulertzeko bisita gidatuak egiteko aukera izango dute, Ohiane Sanchezen (Arte Ederretako Fakultatea, EHU) eskutik. Bisita gidatuak abenduaren 11n, 10:30ean euskaraz, eta abenduaren 12an, 18:00etan, bi hizkuntzetan eskainiko dira.