Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
8:05 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

Asteburu honetan ospatuko da Elorrioko Buzkantz jai preziatua

Asteburu honetan ospatuko da Elorrioko Buzkantz jai preziatua. Zapatuan, hilak 7, pintxo bira egin ahalko da Elorrioko bederatzi tabernatan, eta domekan odoloste txapelketa eta herri dastaketa egingo da lau elkarte gastronomikotan.

Gero eta gertuago dago buzkantza protagonista bihurtzen den hitzordu sorta. Elorrioko turismo bulegoak antolatuta, eta Elorrioko Merkatari Elkartearen eta Iturrizoro elkartearen babesa lagun, osagai askotako asteburua izango dute herritarrek aurretik.

Hasteko, pintxo bira erakargarria egiteko aukera egongo da zapatuan bederatzi taberna hauetan: Mai, Bikale, Amilibia batzokia, Zubiertz, Xelai, Tanger, Parra, Portalekua eta Txup Txup.

Biharamunean, hilak 8, jarriko da martxan odoloste txapelketa eta herri dastaketa Buskantz, Alkartu, Pitxar eta Lagun Toki elkarte gastronomikoetan. Hala, 10:00etatik 13:00etara pintxo tiketak salgai egongo dira Turismo Bulegoko atarian, 8€ren truke.

Lau pintxo eta ardoa edo ura eskuratu ahal izango dira tiket bakoitzarekin.  12:00etatik 14:30era luzatuko da dastaketa lau elkarteetan, eta 14:45ak arte eman ahalko da botoa turismo bulegoan. Bitartean photocalla eta umeentzako tailerrez gozatzeko aukera egongo da plazan.

Bukatzeko, asteartean, hilak 10, odoloste txapelketaren sari banaketa ekitaldia egingo da Iturri Kultur Etxean, 13:30ean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu