Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:22 am,
temperature icon 10°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Amorebieta-Etxanok bere lehen kalistenia parkea zabaldu du, Jauregibarria auzoan

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Amorebieta-Etxanok badu jada bere lehen kalistenia parkea Jauregibarri parkean kokatuta. Ekipamendu berriak ZUOK parte-hartze prozesuan, 20 eta 28 urte bitarteko gazte zornotzarrek aurkeztutako proposamenetako bati erantzuten dio. ZUOK prozesuaren bitartez, gazteek herria hobetzeko bost proiektu desberdin aurkeztu ahal izan zituzten eta horietako bat da, hain zuzen, espazio honen eraikuntza, Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteen eskaerei erantzuteko duen konpromisoari esker gauzatua.

Kalistenia parke berria hainbat tresnaz hornituta dago, aire librean ariketa fisikoa egiteko diseinatuak. Barrak, paralelak eta beste elementu batzuk indarra eta erresistentzia lantzeko aukera eskaintzen dute.

ZUOK: gazte zornotzarrei hitza emanez

ZUOK ekimena Arkalaz estrategiaren barruan kokatzen da, Amorebieta-Etxanoko gazteak herriaren garapenean eta etengabeko hobekuntzan aktiboki parte har dezaten.

Prozesu hori 5 lan-saiotan gauzatu zen eta horietan, udalerriko gazteentzat funtsezkoak diren arloak jorratu ziren: emantzipazioa, aisialdia, prestakuntza eta enplegua, besteak beste. Amaitzeko, ingurunea hobetzeko bost proposamen egin zituzten; horien artean, Jauregibarrian kalistenia parkea eraikitzea.

Gune hau martxan jartzearekin batera, beraz, Udalak gazteen kezkak eta iradokizunak entzuteko borondatea eta horiek errealitate zehatz bihurtzeko konpromiso irmoa erakutsi du. «Kalistenia parke hau gazteen ideiek gure udalerria nola hobetu dezaketen erakusteko adibide ezin hobea da. Udaletik herritarrem ideiak entzun, babestu eta gauzatzen jarraituko dugu Amorebieta-Etxano guztiontzako leku hobea izan dadin», amaitu du Ainhoa Salterain alkateak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu