Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
5:15 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 56 Km/h

DA! PRO topaketa emankorra izan da, 18 artista eta 40 programatzaileren partaidetzarekin

Musika eta familia ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkarguneak emaitza emankorra izan du. Sortzaileek 18 proposamen erakutsi dituzte bakarka edo taldeka, eta haien aurrean 40 programatzaile egon dira. Etorkizunerako lankidetzak sortzea da ekimenaren helburua. Fundazio bat da ekimenaren babesle nagusia, eta Musika Bulegoak, Berbaro elkarteak eta Bizenta Mogel bibliotekak ere lagundu dute.

 

Asteartean, hilaren 26an, Bizenta Mogel bibliotekan zortzi proposamen aurkeztu zituzten hamar programatzaileren aurrean. Batzuek musikarekin lagundu zuten aurkezpena, beste zenbaitek antzerki pieza laburrekin… Berbaro elkarteko Itxasne Arabiourrutiaren arabera, “horrelako topaketak behar-beharrezkoak” direla aipatu zuten partaideek amaieran.

MUSIKAREN TXANDA

Musikaren txanda asteazkenean, hilak 27, heldu zen Plateruenean. Hamar musika talde igo ziren oholtzara, horietako hainbat gazteak, eta emanaldiak 30 programatzailek jarraitu zituzten, bertatik bertara. Hain justu, nabarmentzekoa da inoiz baino programatzaile gehiagok parte hartu duela. Musika Bulegoko Ruth Manzanoren esanetan, lehenengo lankidetzak sortu ziren asteazkenean. “Badakigu sortzaileen eta programatzaileen artean elkarrizketak egon zirela, eta datorren urtera begira zenbait kontratu zarratu zirela. Argi dago kontratazioak bultzatzeko balio duela topaketak”, azaldu du Manzanok. Horrez gainera, Amorebieta-Etxanon urtarrilaren 25an ospatuko den MusikaGaz Fest jaialdirako taldeak ere topaketako partaiden artean hautatuko dituzte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu