Eneko Sagardoy Zornotzako barnetegian izango da astelehenean
Izaskun Ellakuriaga
Arratsaldeko 17:30ean izango da aktore durangarra Zornotzan. Egunotan grabatzen diharduen “Patria” telesailean atsedenalditxoa hartuta gerturatuko da barnetegian dauden ikasleekin bere ibilbideaz, egungo lanez eta etorkizuneko erronkez berba egiteko.
Hain zuzen ere, etorkizuneko lanen artean bi pelikulen grabaketak ditu, bat abuztuan Katalunian eta bestea udazkenean, Nafarroan. Ekainaren amaieran, berriz, Alemanian izango da Obabakoak antzezlanarekin.