Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
7:22 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 52 Km/h

Zabalik dago Amorebietako Larrea Kiroldegiko 2025eko lehen hiruhileko ikastaroetarako izen-ematea

MUGA AISIALDIA

Ikastaroak haur zein helduei zuzenduta daude eta aurreinskripzioak azaroaren 20tik 28ra bitarte egin daitezke Larrea Kiroldegiko harreran edo www.amorebieta-etxano.eus webgunearen bidez.

Begirada jada datorren urtean jarrita, Amorebieta-Etxanoko Larrea Kiroldegiak 2025eko urtarriletik martxora bitarteko kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du gaur. Hala, datorren urtean ere, ikastaro aukera zabala izango dute haur zein heldu zornotzarrek: igeriketa, gimnasia erritmikoa, aquagym, pilates, hipopresiboak…

Aurreinskripzio epea azaroaren 20tik 28ra arte egongo da irekita eta denbora horren ostean, plazen esleipena zozketa bidez egingo da, hain zuzen, abenduaren 2an. Plaza lortu duten parte-hartzaileek abenduaren 16a baino lehen konfirmatu beharko dute eta horren ondoren gelditzen diren plaza libreak abenduaren 19an eta 20an esleituko dira. Hortik aurrera plazaren bat hutsik geldituz gero, abenduaren 23tik aurrera egongo dira eskuragarri.

Helduentzako jarduerak

Helduen kasuan, 2025eko urtarrilaren 2tik martxoaren 28ra bitartean jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera egongo da Larrea Kiroldegian. Goizeko ordutegietan, mantentze-gimnasia eta egokitze fisikoko saioak eskainiko dira astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 9:30etik 11:15era bitartean. Astelehen eta asteazkenetan, halaber, aquagym, eta astearte eta ostegunetan pilates, spinbike eta aquagym.

Arratsalde eta iluntzeetan ere jardueren eskaintza zabala izango da: pilates, hipopresiboak, aquagym eta xunba dira proposamen nagusiak. Gainera, G.A.Z. (Gluteoak, Abdominalak, Zangoak) eta igeriketa ikastaroak ere antolatuko dira, hastapen eta hobekuntza mailetarako egokituta.

Umentzako jarduerak

Umeentzako igeriketa ikastaroa eskainiko da, bai astelehenetik ostiralera eta bai asteburuetan. Adin tarteei egokitutako mailak eskainiko dira, hala nola familiarizazioa (4-6 urte), hastapena (4-8 urte) eta hobekuntza (7-8 urte).

Horrez gain, ikasturte osorako jarduerak ere badira, besteak beste, igeriketa eskola eta gimnasia erritmikoa, azken hau familiarizazio eta jarraipen mailetan banatuta.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu