Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:46 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 56 Km/h

Amorebieta-Etxanok jarduera bereziekin ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna

MUGA 10 URTE ZORNOTZARREKIN

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak egitarau berezia prestatu du, azaroaren 29tik abenduaren 5era. Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta herritarrek ama-hizkuntzaz gozatzeko aukera izatea. Jarduerak adin guztietako pertsonei zuzenduta daude eta antzerkia, literatura edota musika uztartzen dituzte.


Azaroaren 29an, asteazkenean, bi jarduera egingo dira:

  • Komiki tailerra: 17:30etik 19:30era Zelaietan, Usue Egia durangarraren eskutik. Tailerra 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta bertan komiki bat sortzeko oinarrizko teknikak ikasiko dituzte. Jarduera doakoa da eta izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan edo online egin daiteke.
  • Antzerkia: «Ez naiz inoiz Dublinen egon»: Zornotza Aretoan izango da, 20:00etan. Komedia garratz honek norberaren eta besteen bizipen eta sinesmenen onarpenaren inguruko hausnarketa eskaintzen du. Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia arituko dira oholtza gainean.

Abenduaren 3an, igandean, literaturaren txanda izango da:

  • Irakurraldi jarraitua: 17:00etatik 20:00etara Zelaietako auditoriumean. Iñaki Irasizabal idazlearen «Otsoa etorriko da» liburuaren irakurraldi jarraitua egingo da. Herritarrek, txandaka, liburuaren pasarteak irakurriko dituzte. Irakurtzeko euskarazko gutxieneko gaitasuna duten guztiek parte har dezakete. Izena emateko, bidali mezu bat euskara@amorebieta.eus

Abenduaren 5ean, asteartean, festa giroko jarduera berezi bat egingo da:

  • Kantakatilu berezia: 19:00etatik 20:00etara Zelaietan. Euskara ardatz duten abestiak landuko dira eta ostean kantu-poteoa izango da herriko kaleetan zehar Sorai Agirregoikoarekin batera.

Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizun horiek hizkuntzaren aldeko konpromisoa eta herritarren parte-hartzea sustatzea du xede. Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi hauetan parte hartzera eta euskararen aldeko giroa indartzera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu