Asteartea,
2024ko Azaroak26

MugaKultura

loader-image
Durango
7:53 am,
temperature icon 7°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Egun berezi bat

Iñaki Urresti

Iñaki Urresti

Badira hilabete batzuk Tor dokumentala, Silvia Triguerosek Aostako Tor des Geants lasterketan bizi izandako esperientzia eta ausnarketak jasotzen dituen pelikula, Bilboko Gran Vian dagoen BBK Areto elegante horretan aurkeztu genuela, Bilboko Mendi Film Festivaleko egitarauaren barruan. Aurpegi ezagunak, animo eta besarkadak, poza… eta ekitaldiaren dinamikaren barruan bizitzea tokatu zitzaizkigun hainbat egoera berri: elkarrizketak kamara aurrean, photocalleko argazkiak “famoseo” deritzon horretara jolasten, beteta zegoen areto bateko oholtzara igotzearen zirrara… Zenbat emozio eta bizipen horrenbeste itxarondako gau berezi horretan.

IMG-20190508-WA0002

Esan bezala badira hilabete batzuk gau horretatik, eta gaur arte Tor herriz herri zabaltzen egon gara ahalik eta pertsona gehienek Silvia Trigueros nor den eta zer egiten duen jakin dezaten. Lezo, Aretxabaleta, Antzuola, Durango… eta etorriko direnak. Baina gaurkoa berezia izan da.

Maiatzak 7ko astearte honetan Hernanin dagoen Orona Ideoko Orona Fundazioaren auditoriora ekarri dugu Tor. Berezia, nik bertan lan egiten dudalako, Oronan. Egunero joaten naiz bertara eta han nagoela, igogailu eta eskailera mekanikoekin zer ikusia duten gaietaz hizketan pasatzen dut eguna lankideekin batera. Kafetxoa hartzeko momentua eta bazkaria dira agian lan mundutik atera eta gure egunerokotasunari buruzko gaietaz lasai hitzegiteko ditugun aukera bakarrak. Ala ere, Orona Ideo lanarekin lotzen dudan tokia da.

Baina gaur, arratsaldeko 18:00tatik aurrera, gauzak aldatu egin dira. Nire lanpostuko teklatu eta xaguaren ordez mikro bat jarri didate esku artean eta auditorioko oholtzan aurkitu naiz Tor zer den azaltzen, lankideen aurpegi ezagunak nire aurrean niri begira ditudala. Zein bitxia egoera… Azken finean lan kontuak hori dira, lan kontuak.

IMG-20190508-WA0000

Arlo pertsonalean sartzen ez diren tematikak eta norberaren barreneko sentipenak azaleratzen ez dituzten gaiak. Baina Tor ez da hori, Tor ezberdina da. Horrenbeste denboran landu, eraiki eta mimatu dugun proiektu perstonala da Tor guretzat, lan talde oso berezi batekin batera sortu dugun umea. Eta Tor zer den ezin da azaldu norberaren barneko emozio eta sentsazioak kanpora atera gabe, jende aurrean biluztu gabe. Eta horrela hasi da gaurko emanaldia, ni neu nire lankide, ezagun eta lagunen aurrean biluzten. Silvia, Asier, Mikel, ni… benetan nortzuk garen eta nolakoak garen argitaratzen, aurrean daudenen erreakzioa zein den ez jakiteak sortzen dizun ziurgabetasun hori kudeatzen duzun bitartean.

Nire sarreraren ostean 41 minutuko dokumentala, Silvia Triguerosen kontakizunak eta barrurarte sartzen zaizkizun mezu zuzenak, gonbidatu bezala gurekin batera egon diren Carmen Díez eta Nerea Ibañez feministen ausnarketak eta aportazioak dokumentalaren eta emakumearen inguruan eta azkenik, emanaldiaren amaieran, aurpegi hunkituak, besarkadak, ikusleek emandako zorionak eta horrela jarraitzeko mezuak.

Biluzik egon ondoren, erropa leun eta goxoago batekin berriz jantzi gaituzten txalo zaparradak.

IMG-20190508-WA0003

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu