Caritas Tabirak 25. urteurrena ospatuko dugu bihar
MARIANJELES ANGOITIA GOIOAGA
Caritas Tabira, bolondresen bitartez eta profesionalek lagunduta konpromiso soziala, parte-hartzea eta alkarlana sustatzen dituen kristau komunitatea da. Giza sustapenean eta pertsona guztien garapen integralean laguntzen dau, eskubideetan oinarritutako ikuspegitik lan eginez, gizarte injustizia sortzen daben arrazoiak ikusgarri eginez, sentsibilizatuz eta salatuz eta gizarte eraldaketarako aukerak proposatuz. Beste asmo batzuren artean, urte honeetan era batera edo bestera Caritasen bolondres jardun daben guztiei esker ona agertzea da. Bai oraingoei eta bai orain dala 25 urte hasi zirenei.
Durango, Abadiño, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Garai eta Urkiolako kristau komunitateak osotzen daben herrietan gizarte ekintza eta justizia bultzatzen dau.
2023an lagundutako pertsonak eta familia 105 bale emon ziran kooperarako eta 345 bolondres
2024ko urtarrilaren 1etik irailerarte lagundutako pertsonak eta familiak:49 bale kooperarako eta 273 bolondres
Une honetan 43 bolondres
PROIEKTO BAKOITZAREN EGINKIZUNAK edo EGITASMOAK:
Roll-upetarko erabilitako informazioa Información usada para los roll-ups
ETXEPEL Etxerik bako pertsonei arreta integrala eskaintzen deutsen zerbitzua da. Laguntza pertsonalizatua eskaintzen dau bazterkeria sufritzen daben pertsonak gizarteratzeko prozesua garatu dagien. Bizkaiko Foru Aldundiak baztertuta dagozanentzako eguneko arreta zerbitzua beregan hartzen dau. Durangaldeko eta bere eragin-eremuko etxerik bako emakume eta gizonei zuzenduta dago. Etxerik gabeko pertsonen bizitza duintzeko baliabideak eskaintzeko eta errealitate honen egoeren aurrean jarduteko konpromisoa hartu dogu. Ikuspegi integral batetik, haien bizi-baldintzak hobetu nahi ditugu, gizarteratzeko, autonomia-maila handiagoa lortzeko, parte hartzeko eta eskubideen partaidetza eta erabilera eskainiz, haien denbora eta bizi-unea errespetatuko dituen laguntza pertsonalizatuaren bidez.
HARRERAK (Durango eta Matiena) Oinarrizko beharrak betetzen lagunduko dauan laguntza bat emotea da gure aukera, eta pertsonen preminen, autonomia, erantzukidetasun eta parte-hartzera bideratutako laguntza-prozesu bihurtzea.
Caritas Tabirako, nolabaiteko laguntza eskatzen daben pertsonen harrera harrera-zerbitzuaren eta bertako boluntario-taldeen bitartez egiten da azken batean. Bi harrera puntu daukaguz, bat Durangon eta beste bat Matienan Egoera gaitzetan bizi diren pertsonen erreferentzia eta laguntza komunitarioa izatearen aldeko apustua egiten dogu. Arreta jaso daben pertsonek egoera hori gainditzea edo gitxienez hobetzeko prozesuak hastea bilatzen dogu. Pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko asmoz, oinarrizko beharrizanei erantzuten zaie, hala nola, janaria eta garraioa, besteak beste. Askotan, laguntza prozesu bati ekiteko, beharrezkoa da pertsona eta familiek bizitza duina bermatzeko behar diren baliabide ekonomikoak izatea.
HAURTZARO PROIEKTUA BAMBU BAMBU, sozio-eskolarako laguntza-proiektua egoera ahulean dagozan familietatik datozen 6 eta 12 urte bitarteko adin txikikoei zuzenduta dago. Bertan hainbat arlo lantzen dira: higienea eta elikadura, eskolako laguntza, aisialdi hezitzailea, bizitzarako trebetasunak eta balioetan oinarritutako hezkuntza. Arlo horiek jardueraren denboraren antolakuntzaren bidez lantzen dira: askaria, eskola-laguntza eta denbora librea. Haurrekin lan egiteaz gain, familiei laguntza ematen jake eta eurekin lotutako beste eragile eta zerbitzu batzuekin koordinatzen da esku-hartzea (oinarrizko gizarte-zerbitzua, ikastetxeak, etab.) Guzti hau beste familia batzuen onerako euren gogo eta denpora eskeintzen daben bolondres talde baten bidez egiten da. Horretarako, ekintzak eskolaz kanpoko orduetan egiten dira. Arratsaldearen banaketa eta bere lan dinamika honako hau da:
– Merienda: higiene eta nutrizio hezkuntzarekin lotutako gaiak lantzeko abiapuntua
– Hezkuntza errefortzua: eskola-lanak ez ezik autoestimua, arreta, haien gaitasunen indartzea, etab ere lantzen dugu.
– Denbora librea: aisialdi osasuntsuaren eta aisialdi hezigarriaren oinarrizko puntu batetik lan egiten dogu, jolas kooperatiboen bidez, taldeka, tailerrak, bizitzarako trebetasunak, autoestimua, etab.
SSP (SUSTAPEN SOZIALA ETA PERTSONALA)
Gure apustua gizarteratze-maila eta maila pertsonala hobetzea da, talde-izaerako proiektuen bidez: ikastaroak tailerrak, prestakuntza-saioak, ikaskuntza kolektiboak. Honeen bidez, parte-hartzaileek aurrera egingo dabe euren autoerrealizazio autozaintzan, komunikazioan, partaidetza-senean, harremanetan izatean, parte hartzen daben sistema soziokomunitarioan sartu ahal izateko parte hartzen jakitean.
ZAINTZA TAILERRA / TALLER CUIDADOS
Durangon, zaintza eta etxeko enpleguaren alorreko pertsonak prestatzen espezializatu gara, horretarako ikastaroak sortuz eta pertsonen zerbitzura parte-hartzaileen gaitasunak hobetzen dituen eta erreferentzia gisa balioko daben prestakuntza eta harreman espazio bat jarriz. Etxeko Zerbitzuan espezializatutako 96 orduko tailerra da, sei blokez osatua: Etxeko Arreta (24 ordu), Adinekoen Arreta (36 ordu), Lehen Sorospenak (9 ordu), Elikagaien manipulazioa (6 ordu), Sukaldaritza (15 ordu), Gaitasun Soziolaboralak (3 ordu) eta Etxeko Ekonomia (3 ordu).
Tailerra amaitzeko, Bilboko Caritas Elizbarrutiko Enpleguko lankideek Etxeko Enpleguari buruzko informazio-saio bat eskaintzeaz eta ikasleei Caritaseko Lankidetza Agentziaren berri emoteaz arduratzen dira, interesa dabenak izena eman dagien.
Ikastaroa AISA etorkinentzako euskara klaseekin amaitzen da.
KOOPERA
Ekimen hau oso garrantzitsua da Tabirako Caritasentzat. Boluntarioen doakotasunaren eta dedikazioaren bidez, artatutako pertsonekiko hurbiltasuna, oinarrizko beharrak asetzea eta beharrezko kasuetan gizarteratzeko edo laguntzeko ibilbide bat hasteko aukera emoten dau. Azken finean, arropa gure gizarteko pertsona behartsuak duintzeko tresna gisa erabiltzea eta bizibide duina sortzeko tresna modura erabiltzea. Caritasek, Kooperak sustatutako ikuspegitik, gure gizarteko gainerako sektoreekin erosketa-ohitura normalizatuak berreskuratu nahi dauz zailtasun ekonomiko eta sozialak dabezan pertsonentzat. Hortik, arropa eskuratzeko espazio komunetan elkarrekintza defendatzen dogu, baita bere balorazioa be esku-hartze pedagogiko prozesu modura.
ANIMAZIO KOMUNITARIOA
Animazioaren helburua komunitate osoa bazterketaren eta pobreziaren erronkei erantzuteko moduan jartzea da, hau da, gizarteko kideen konpromisoa bultzatzea. Gizarteari oro har eta, bereziki, komunitateari ikusaraztea kontua ez dala gauzak egitea, baizik eta bazterkeria eta pobrezia saihesteko baldintzak sortzea.
Animazioa ezinbestekoa da orokorrean jarduteko orduan. Pobreziaren errealitateak sentiberatu eta ezagutzea bai gure munduan, bai gure ingurune hurbilenean, baita pobrezia sortzen dauan injustizia eta hori sortzen daben mekanismoak ere, egoera honeen aurrean Caritasen lana ezagutarazi. eta boluntariotzaren bidez parte hartu nahi dutenen konpromiso pertsonalerako (parte-hartzea) modu zehatzak eskaintzea, komunitate soila izan eta pertsona pobreenen zerbitzura jarri, auzoaren edo herriaren eraldaketa soziala eta komunitate horreen inplikazioa sustatzea. Elementuak eta gogobetetasuna gizarte osoan.
Beraz, helburua, metodologia parte-hartzailearen bidez lurraldea garatzera bideratutako gizarte-ekintzaren ikuspegitik lan egitea da.