Agurne Gaubeka eta Luken Etxabe Euskal Herrian Euskarazek Durangon antolatu duen solasaldian izango dira
MUGA 10 URTE ZUREKIN
Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 7an manifestazioa antolatu du Durangon. Horri begira aurkezpen-solasaldia egingo dugu azaroaren 27an, 18:30ean San Agustin kultur guneko sarreran. Orokorrean mobilizazioaren helburuez, zergatiez, argudioez eta bestelakoez hitz egingo da eta baita hizkuntza eskubideen defentsaren eta bermearen inguruan.
Solasaldiko hizlariak Luken Etxabe (EHEko batzordekidea) eta Agurne Gaubeka (Hizkuntza eskubideen Behatokiko zuzendaria) izango dira. «Euskararen aurkako oldarraldi betean gauden honetan, euskaltzaleok harrotzeko garaia da», adierazi dute.