Igandea,
2025ko Urtarrilak 19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:20 am,
temperature icon 2°C
Humidity 81 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Euskarazko zirku ibiltari bakarra Durangaldera, Berrizera, helduko da lehenengoz maiatzaren 17an

maquina-escribir

Izaskun Ellakuriaga

Gure Zirkua egitasmoak bigarren denboraldiari aste honetan emango dio hasiera Oiartzunen sarrera guztiak agortuta. 2019ko biraren bigarren geltokia Berrizen izango du. Maiatzaren 17tik 26ra 11 emanaldi eskainiko ditu, Berrizburu futbolzelaiaren aurreko aparkalekuan egokituko duten karpan.

Gure Zirkua 2

2017an Luxemburgon karpa bat erosi eta lehenengo emanaldiak Tolosan eman eta gero, atzerrian trebatutako artista euskaldun taldea animatu zen proiektuan parte hartzera. Iker Galartza aktoreak zuzentzen du taldea, eta helburu nagusia euskaraz ere zirkua egin daitekeela erakustea da.

Iaz, 25.000 ikusle baino gehiago erakarri zituen Gure Zirkuak ekainetik irailera egindako biran. Guztira 12 herritan izan zen, eta aurten beste herri batzuetara zabaltzea dute helburu. “Karpa azpiko diziplina berarekin magia, lilura eta alaitasuna” zabaltzen jarraitzeko asmoa dute.

Gure zirkua

Iker Galartzarekin batera, Joseba Usabiaga aktorea aurkezle lanetan dira Gure Zirkuko aurpegi ezagunak. Taldea beste zortzi artistek osatzen dute, akrobata, malabarista, trapezista, ekilibrista, musikari eta magoak tarteko.

Sarrerak 12 eurotan daude salgai www.ticketea.com atarian. Berrizko emanaldiei dagokionez, honako egun eta orduetan dira saioak: (saio batzuetako sarrerak dagoeneko agortuta daude)

Maiatzak 17, 18:00etan eta 20:30ean

Maitzak 18, 17:00etan eta 19:30ean

Maiatzak 19, 17:00etan eta 19:30ean

Maiatzak 24, 18:00etan eta 20:30ean

Maiatzak 25, 17:00etan eta 19:30ean

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu