Bartolome Ertzilla Musika eskolako irakasleek irekiko dute biharko jam sessiona Plateruenan
Maiatzaren 3an, gaueko 21:30ean, Bartolome Ertzilla Musika Eskolak antolatuta ikasturte honetako hirugarren Jam Sessiona ospatuko da Plateruena Kafe Antzokian, eskolako Musika Modernoaren mintegiak gidatuta.
Ostiral honetakoa 23. jam sessiona izango da. Proiektu hau musika eskolak 2007-2008 ikasturtean jarri zuen martxan Plateruena Kafe Antzokiarekin batera. Helburuen artean, eskolan martxan jarritako ildo modernoaren emaitzak herrira zabaltzeko asmoa dago. Harrezkero, hiru saio antolatzen dira ikasurtero. Musika eskolako ikasleek aukera paregabea izaten dute musikari gonbidatuekin eszenatokia konpartitu ahal izateko.
Oraingoan Bartolome Erztilla Eskolako irakasleak izango gara Jam Sessiona irekiko dutenak: Ertzetik Jazz Band deritzona osatuko dute, tronpeta, flauta, saxo altoa, saxo tenorra, saxo baritonoa, pianoa, gitarra, baxua eta bateriarekin. Kontzertua ostiral honetan izango da, 21:30etan. Sarrera doan.