Musikaz eta ekitaldiz beteriko Zezilia Eguna Amorebieta-Etxanon
MUGA 10 URTE ZUREKIN
Ostegunean, Amorebieta-Etxanok Zezilia Eguna ospatuko du musika-emanaldi eta kalejiraz betetako egitarau zabalarekin. Musikari guztien patroiaren omenez antolatuta, ekitaldiek arratsalde osoa hartuko dute, eta musika eta giro aparta izango dira protagonista.
Ekitaldiak 18:00etan hasiko dira Zubiaur Musika Eskolako Auditorioan, piano ikasleen, gitarra taldearen eta hari-orkestraren emanaldiekin. Ikuskizun hauetarako sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte.
Ondoren, 18:45ean, kalejira abiatuko da herriko kaleetan zehar, eta 19:15ean Herriko Plazan amaituko dira ekitaldiak. Bertan, trikitixa, konboa eta Waiata taldearen musika-emanaldiez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Oharra: Euria eginez gero, Herriko Plazako emanaldiak Amorebieta IV frontoian egingo dira, eta kalejira bertan behera geratuko da.
Bestalde, azaroaren 22an, Sociedad Artístico Cultural Zornozak ere Zezilia Eguna ospatuko du bere egoitzan, Koralean. 1954. urtean sortu zenetik, elkarteak jaiegun hau ospatzen du, eta urtero Amorebieta-Etxanoko musika-zaleen topaleku bihurtu da. Bertaratzen direnek abesbatza eta musikari ezberdinen emanaldiez gozatzeko aukera izango dute, eta, horrez gain, luntxa ere eskainiko zaie parte-hartzaileei.